IZ4 Grupo-k eraikin historikoen zaharberritzeari ekiteko behar diren esperientzia, bokazioa, eta erantzukizuna ditu, eta pribilegio hori dauka.

Ondarea edo bizitegi-eraikin historikoak zaharberritzeak bokazioa eskatzen du batez ere. Bakarrik modu horretan gure historian esku hartzeak dakarren erantzukizuna har daiteke.

Zaharberritze-lan guztiak birgaikuntzak dira? Bai. Baina birgaikuntza guztiak ez dira zaharberritze-lanak. Bizitegi-eraikin askok zaharberritze-teknikak behar dituzte, katalogazioagatik, hargintzarekin lotutako osaketagatik, apaingarri handiagatik, eta abar.

HARGINTZA (hormagintza, harlanduzko lana, bolumenak berriz osatu)

Landu, jarri, konpondu, eta tratamenduak

Proiektu bat egiteko zein diagnostiko bat egin ondoren, profesionalik hoberenak ditugu segurtasunik handienak eskaini ahal izateko.

PARAMENTUAK, ZERAMIKAK, MORTERO BEREZIAK

Adreilua, kare-morteroak, pinturak, tratamenduak

Markarik ezagunenekin lan egiten dugu, zure proiektuarekin edo zaharberrituko den eraikinaren beharrekin bat eginez.

PARAMENTUAK, ZERAMIKAK, MORTERO BEREZIAK

Adreilua, kare-morteroak, pinturak, tratamenduak

Markarik ezagunenekin lan egiten dugu, zure proiektuarekin edo zaharberrituko den eraikinaren beharrekin bat eginez.

UMEDADEAK

Kapilaritatea, arazoak, teknikak

Umedadeekin lotutako arazoa konpondu behar den konturik nagusienetako bat da. Teknika asko daude, baina garrantzitsuena egokiena erabiltzea da, behar denean. Aholkua ematen utz gaitzazu.

BERRIZ OSATU

Erliebeak, bolumenak, pinturak

Bizitegi-eraikin berezietan zein ondarean apaingarrietan bolumenak berriz osatzeak eta ordezkatzeak, berdin da barrualdean edo kanpoaldean, oztopoak sortzen ditu, eta hori egiteko tekniketan adituak diren langileak behar dira.

BERRIZ OSATU

Erliebeak, bolumenak, pinturak

Bizitegi-eraikin berezietan zein ondarean apaingarrietan bolumenak berriz osatzeak eta ordezkatzeak, berdin da barrualdean edo kanpoaldean, oztopoak sortzen ditu, eta hori egiteko tekniketan adituak diren langileak behar dira.

ESTALKI BEREZIAK

Arbela, zinka, kobrea, ohizko teila

Gero eta zailagoa da ohizko sistemetan adituak diren profesionalak aurkitzea. IZ4 Grupo ohizko estalkiak, bereziak, egiten trebea da. Gure lanen katalogoa kontsulta ezazu.

IZ4 bermea

Zaharberritzearen merkatuan dauzkagun esperientziari eta egoteari esker, segurtasun handienak eskaini ditzakegu, ematen ditugun antolamenduetan zein saldu osteko esparruan.

Legeak zenbait berme ezartzen ditu, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko Legean zehazten direnak. Oinarrizko zehaztapen horiek indartzeko, IZ4 Grupo-k zenbait berme gehigarri gehitzen ditu, 10 urte artekoak. Galde iezaguzu eta informazioa emango dizugu.

Bezeroaren beharretara eta etxebizitzaren ezaugarrietara gehien moldatzen den lana azalduz hasten gara. Gainera, arkitektura- eta zaharberritze-proiektuak egiteko adituak diren teknikariei buruzko informazioa emango dizugu.

Etxebizitza zaharberritzeko proiektuaren zehaztapen guztiak ezagutu ondoren, zure beharretara gehien moldatzen den aurrekontua prestatzen dugu. Lanen zati guztiak zehaztasun handiz azalduko dizkizugu, eta galdera guztiak erantzungo ditugu. Eta, hori guztia, konpromisorik gabe.

IZ4 Grupo-n badakigu zein ikaragarri den baimenen izapide administratiboak eta dirulaguntzen eskaerak kudeatzea. Horregatik, zuk nahi baduzu, birgaikuntza- eta zaharberritze-zerbitzuaren barruan eskainiko dizkizugu lanen proiektuaren kudeaketa, baimenak, dirulaguntzen izapidea… Dena.

Lanetan zehar, IZ4 Grupo-k eraikuntza-, segurtasun-, eta osasun-prozesuen ardura hartzen du; horrez gain, titulua eta esperientzia duten arkitekto teknikoek proiektua etengabe gainbegiratuko dute. Ezin dugu ahaztu, gainera, gure lanen ondorioz sortzen diren hondakinak modu egokian kudeatzen ditugula.

Bizitegi-eraikinaren birgaikuntza- eta zaharberritze-lanak amaitu eta gero, IZ4 Grupo-n zerbitzurik hoberena eskaintzen jarraitzen dugu: saldu osteko eskaerak entzuten ditugu, eta prebentziozko ekintzak eta mantentze-lanak egiten ditugu aldizka.