IZ4 Grupo eraikinak birgaitzen aditua da, kalitatean, eraginkortasunean, eta kudeaketa integralean oinarrituta.

BIZITEGI-ERAIKINAK

Gure bizitegi-eraikinak eguneratzeak eta konpontzeak gure bizi-kalitatea hobetu dugula esan nahi du. Birgaikuntzan inbertitzea prebentzioan eta balioa handitzean inbertitzea da.

IZ4 GRUPO-k mota askotatako esku-hartzeak egiten ditu, eta honako hauek nabarmentzen dira: aurrealdeak konpondu eta isolatu; oztopo arkitektonikoak kendu; estalkiak konpondu, aldatu, isolatu eta iragazgaiztu; patioak eta guztien guneak zolatu, estali, eta jarri.

BERRIKUNTZAK ETA INTERIORISMOA

Guneak aldatzen ditugu zuri moldatzeko. Zure beharrak eta ahalmenak zeinahi ere diren, IZ4 GRUPO-k antolamendu- eta interiorismo-aukerarik hoberenak iradokiko dizkizu, eta kalitate-salneurri harremanik hoberenarekin eraikiko dizugu.

Lokalak eta etxebizitzak berritzeko lanak eta diseinu-kudeaketa egiten ditugu, eta aholkua ere ematen dugu.

AURREALDEAK

Aurrealdeak konpondu eta isolatu

Diagnostikoa egin ondoren, zure erakinaren beharretara hoberen moldatzen den konponbidea eskaintzen dizugu, eta edozein motatako aurrealdeak konpontzeko edo isolatzeko lanak egiten ditugu, segurtasun handienarekin.

ATARIAK ETA GUZTIEN GUNEAK

Oztopo arkitektonikoak kendu

Igogailuak aldatzen ditugu eta berriak ere jartzen ditugu, eta atariak eta bestelako guztien guneek behar duten berrikuntza egiten dugu, eraikinean bizi diren guztien beharretara moldatzeko.

ATARIAK ETA GUZTIEN GUNEAK

Oztopo arkitektonikoak kendu

Igogailuak aldatzen ditugu eta berriak ere jartzen ditugu, eta atariak eta bestelako guztien guneek behar duten berrikuntza egiten dugu, eraikinean bizi diren guztien beharretara moldatzeko.

TEILATUAK ETA ESTALKIAK

Estalkiak konpondu, aldatu, isolatu eta iragazgaiztu

Bizitegi-eraikinen estalkietan aditua den IZ4 Grupo-ko talde teknikoak horien narriaduraren ondorioz agertzen diren sartze-arazoen eta bestelako eragozpenen ardura hartzen du, eta esku-hartzearen maila zehazten du ikuspuntu profesionaletik.

PATIOAK ETA GUZTIEN GUNEAK

Iragazgaiztu, zolatu, estali, isolatu, eta instalazioak

IZ4 Grupo-n zure eraikineko edozein guztien gune eguneratuko eta birgaituko dugu; instalazioak ere bai.

PATIOAK ETA GUZTIEN GUNEAK

Iragazgaiztu, zolatu, estali, isolatu, eta instalazioak

IZ4 Grupo-n zure eraikineko edozein guztien gune eguneratuko eta birgaituko dugu; instalazioak ere bai.

BERRIKUNTZAK ETA INTERIORISMOA

Merkataritza-lokalak eta etxebizitzak aldatu

Eraikinak birgaitzeko zerbitzua biribiltzen dugu berrikuntza-, antolamendu-, eta interiorismo-aukerarik hoberenak proposatuz, eta zure etxebizitza edo lokala zure behar berrietara moldatzen dugu.

Energia-eraginkortasuna

Bizitegi-eraikinen isolamendua gure herrialdeak konpondu ez duen arazorik nagusienetako bat da.

Eraikin bat isolatzeak hainbat onura ditu, ez bakarrik ekonomikoak baizik eta erosotasunean ere; barruan dauden etxebizitzen balioa handitzen du, eta etorkizunean aurrealdeen mantentze-lanen beharra murrizten du.

IZ4 Grupo-k bizitegi-eraikin baten energia-eraginkortasuna hobetzen du honako hauen bidez:

  • Aurrealde aireztatuak
  • Kanpoaldeko isolamendu termikoa S.A.T.E.
  • Estalkien isolamendua
  • Ganberen isolamendua eta barrualdeak estali

IZ4 bermea

Birgaikuntzaren merkatuan dauzkagun esperientziari eta egoteari esker, segurtasun handienak eskaini ditzakegu, ematen ditugun antolamenduetan zein saldu osteko esparruan.

Legeak zenbait berme ezartzen ditu, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko Legean zehazten direnak. Oinarrizko zehaztapen horiek indartzeko, IZ4 Grupo-k zenbait berme gehigarri gehitzen ditu, 10 urte artekoak. Galde iezaguzu eta informazioa emango dizugu.

Bezeroaren beharretara eta etxebizitzaren ezaugarrietara gehien moldatzen den lana azalduz hasten gara. Gainera, arkitektura- eta interiorismo-proiektuak egiteko adituak diren teknikariei buruzko informazioa emango dizugu.

Etxebizitza birgaitzeko proiektuaren zehaztapen guztiak ezagutu ondoren, zure beharretara gehien moldatzen den aurrekontua prestatzen dugu. Lanen zati guztiak zehaztasun handiz azalduko dizkizugu, eta galdera guztiak erantzungo ditugu. Eta, hori guztia, konpromisorik gabe.

IZ4 Grupo-n badakigu zein ikaragarri den baimenen izapide administratiboak eta dirulaguntzen eskaerak kudeatzea. Horregatik, zuk nahi baduzu, birgaikuntza-zerbitzuaren barruan eskainiko dizkizugu lanen proiektuaren kudeaketa, baimenak, dirulaguntzen izapidea… Dena.

Lanetan zehar, IZ4 Grupo-k eraikuntza-, segurtasun-, eta osasun-prozesuen ardura hartzen du; horrez gain, titulua eta esperientzia duten arkitekto teknikoek proiektua etengabe gainbegiratuko dute. Ezin dugu ahaztu, gainera, gure lanen ondorioz sortzen diren hondakinak modu egokian kudeatzen ditugula.

Bizitegi-eraikinaren birgaikuntza-lanak amaitu eta gero, IZ4 Grupo-n zerbitzurik hoberena eskaintzen jarraitzen dugu: saldu osteko eskaerak entzuten ditugu, eta prebentziozko ekintzak eta mantentze-lanak egiten ditugu aldizka.