IZ4 Grupo-k bizitegien eta industrien mantentze-lanak eskaintzen ditu eraikinen arazoak konpontzera eta mantentzea egitera zuzenduta daudenak; diagnostiko profesionalak egiten ditu, eta konponketa zehatzak proposatzen ditu.

Bizitegi- eta industria-eraikinetan dauden arazoak aurkitu eta konpontzen ditugu, konpromisorik gabeko aurrekontuak eta diagnostikoak egiten ditugu, eta zure beharretara eraginkortasunez moldatzen diren aukera egokiak eskaintzen ditugu.

FINKA-ADMINISTRATZAILEEI ZUZENDUTA

Bizitegi-eraikinetarako mantentze-lanak

Eraikinek hainbat arazo dituzte, eta gehienetan ez dira guztiz konpontzen ondo antolatutako diagnostiko profesionala egiten ez delako.

IZ4 Grupo-k edozein motatako arazo aurkitzera, diagnostikatzera, eta konpontzera zuzenduta dagoen talde teknikoa dauka.

Finka-administratzaileen lana ahal dugun neurrian errazten dugu txosten xehatuei eta konpromisorik gabeko aurrekontuei esker.

Mantentze-lan industriala

IZ4 Grupo-n uste dugu industria-eraikuntza zerbitzu egokia eskaintzeko instalazioetan mantentze-lanak eta berrikuntza txikiak ere egin behar direla.

Zenbait bezerok adierazi dute lantegiak berritzeko proiektuen aurrean kezkatuta sentitu direla, baita eguneroko mantentze-lanak ez direla beti egiten ere.

Horregatik, bezeroen arazoak gure gain hartzen ditugu eta hasieratik amaierara arte konpromisoa hartzen dugu, behar diren lanen azterketa osoa egiteko, eta aurkeztutako aurrekontuaren optimizazioa lortu nahian.

IZ4 bermea

Zaharberritzearen merkatuan dauzkagun esperientziari eta egoteari esker, segurtasun handienak eskaini ditzakegu, ematen ditugun antolamenduetan zein saldu osteko esparruan.

Eraikinaren arazoa aurkitu eta diagnostikoa egin ondoren, zure beharretara gehien moldatzen den aurrekontua prestatzen dugu. Jarduketen zati guztiak zehaztasun handiz azalduko dizkizugu, eta galdera guztiak erantzungo ditugu. Eta, hori guztia, konpromisorik gabe.

IZ4 Grupo-n badakigu zein ikaragarri den baimenen izapide administratiboak, baimenak, eta dirulaguntzen eskaerak kudeatzea. Horregatik, zerbitzuaren barruan dokumentazioa prestatu eta izapidetzen dugu, zuk nahi baduzu.

IZ4 Grupo-k obra bakoitzean segurtasuna eta osasuna sistematikoki kudeatzen ditu; horrez gain, titulua eta esperientzia duten arkitekto teknikoek proiektua kudeatzen dute, eta ezin dugu ahaztu, gainera, gure lanen ondorioz sortzen diren hondakinak modu egokian kudeatzen ditugula.

Legeak zenbait berme ezartzen ditu, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko Legean zehazten direnak. Oinarrizko zehaztapen horiek indartzeko, IZ4 Grupo-k zenbait berme gehigarri gehitzen ditu, 10 urte artekoak. Galde iezaguzu eta informazioa emango dizugu.

IZ4 Grupo-n zerbitzurik hoberena eskaintzen jarraitzen dugu: saldu osteko eskaerak entzuten ditugu, eta prebentziozko ekintzak burutzen ditugu.