Eraikuntza berria beti izan da etengabekoa IZ4 Grupo-ren jardueran.

Etxebizitza familiabakar txikiak zein txalet handiak, enpresak Ingalaterran eraiki dituen bezalakoak. Zeure etxea eraiki nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta aholkua emango dizugu.

BIZITEGI-TXALETAK

Eraikuntza berria

Etxebizitza familiabakar txikiak zein txalet handiak, IZ4 Grupo-ko taldeak Ingalaterran batez ere eraiki dituenak. Hasieratik amaierara arte zeure etxearen eraikuntzan sartzen gara, buruan daukazun ideia egia bihurtzeko.

Industria

Industria-eraikuntza IZ4 Grupo-ren etengabeko jarduera da, eta guretzat oso sektore garrantzitsua da.

Ondorioz, sektoreak dituen beharrak ulertzen ditugu, proiektu bakoitzaren plangintza zorrotzetik hasita eta ekoizpen-prozesua amaitu arte.

Hori da IZ4 Grupo-k hartzen duen konpromisoa, industria-eraikuntzan eskarmentu handia izanda.

Industria

Industria-eraikuntza IZ4 Grupo-ren etengabeko jarduera da, eta guretzat oso sektore garrantzitsua da.

Ondorioz, sektoreak dituen beharrak ulertzen ditugu, proiektu bakoitzaren plangintza zorrotzetik hasita eta ekoizpen-prozesua amaitu arte.

Hori da IZ4 Grupo-k hartzen duen konpromisoa, industria-eraikuntzan eskarmentu handia izanda.

IZ4 bermea

Eraikuntzaren merkatuan dauzkagun esperientziari eta egoteari esker, segurtasun handienak eskaini ditzakegu, ematen ditugun antolamenduetan zein saldu osteko esparruan.

Eraikuntza-proiektuaren zehaztapen guztiak ezagutu ondoren, zure beharretara gehien moldatzen den aurrekontua prestatzen dugu. Lanen zati guztiak zehaztasun handiz azalduko dizkizugu, eta galdera guztiak erantzungo ditugu. Eta, hori guztia, konpromisorik gabe.

IZ4 Grupo-n badakigu zein ikaragarri den baimenen izapide administratiboak eta dirulaguntzen eskaerak kudeatzea. Horregatik, gure zerbitzuaren barruan lanen proiektuaren kudeaketa eskaintzen dugu: informazioa eskatzen dugu, eta izapide administratiboak prestatu eta kudeatzen ditugu.

Eraikuntza-lan guztietan segurtasuna eta osasuna sistematikoki kudeatzen ditugu; horrez gain, titulua eta esperientzia duten arkitekto teknikoek proiektua etengabe gainbegiratzen dute, eta ezin dugu ahaztu, gainera, gure lanen ondorioz sortzen diren hondakinak modu egokian kudeatzen ditugula.

Zure etxebizitzako lanak amaitu eta gero, IZ4 Grupo-n zerbitzurik hoberena eskaintzen jarraitzen dugu: saldu osteko eskaerak entzuten ditugu, eta prebentziozko ekintzak eta mantentze-lanak egiten ditugu aldizka.